Hilaren 19-20ko astebururako mendi buelta antolatu du: Baños de Panticosa-Bachimaña-Infierno-Collado de Pondiellos-Baños de Panticosa.

Panticosako Bainu Etxean hasi eta bukatuko da ibilaldia
Hilaren 19-20ko astebururako mendi buelta antolatu du Giriziak. Baños de Panticosa-Bachimaña-Infierno-Collado de Pondiellos-Baños de Panticosa ibilaldia prestatu eta dagoeneko izena emateko epea ireki dute, 25 plaza daude.
Larunbatean abiatuko dira mendizalean Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, 15:00etan eta gaua Bachimañako aterpean pasatuko dute (2.200 metro). Igandean aterpetik atera eta Infiernora joango dira (3.082 metro), handik Pondiellosko lepora (2.812 metro) eta Panticosako Bainu Etxean (1.630 metro) bukatuko dute.
Guztira zazpi ordu eta zazpi ordu eta erdiren arteko ibilaldia izango da atsedenak barne.
Izen ematea
Izena emateko hainbat bide daude. Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
on line. 55 euro balio du, autobusa, aterpea eta gosaria barne, eta afaria nahi izanez gero 16 euro gehiago ordaindu behar dira eta hori izena ematerako ordaindu behar da.