
Hibaikaren bideoa
Hibaikak bideo bat atera du igandeko Donostiako estropadari begira. Izan ere, Kontxako bandera lehen aldiz herrira ekartzeko ilusioa dute errenteriarrek, eta gainera, gertu daukate. Bigarren geratu ziren lehenengo jardunaldian, arrosengandik bi segundora: San Juan 10:36:36, Hibaika 10:38:50, Zumaia 10:39:38 eta Orio 10:49:42. Hiru horietako norbaitek eramango du bandera.
Bideoa
Facebook nahiz
Twitterren bidez ikus daiteke. Zaleen berotasunak ez ezik, bideoak motibatuta aterako dira neskak Donostiako uretara.