Talde guztiek aho batez onartu duten adierazpen instituzionala irakurri dute gaur Albaolaren Kultur Faktorian

Talde guztietako ordezkariek agertu diote babesa proiektuari
Proiektuaren garapena bultzatzeko konpromisoa publikoki adierazi dute gaur, San Pedroko Ondartxo ontziolan, udalean ordezkaritza duten talde guztietako arduradunek.
Izaskun Gomezek irakurri du lehenik talde guztiek adostu duten adierazpen instituzionala, gaztelaniaz, eta ondoren, bere gobernu kide Nahikari Oterminek egin du gauza bera, euskaraz. Albaolaren ordezkaritza zabal bat lagunduta irakurri dute adierazpena, eta hauek txaloekin erantzun dituzte udal arduradunen hitzak.
Adierazpen instituzionala onartuta, udalak, Albolaren proiektua bultzatzeko konpromisoa bere egin du, eta ahal duen neurrian, laguntza instituzionala emango duela hitz eman dute. Proiektua badiaren biziberritzerako mugarri garrantzitsua izango dela baieztatu dute, eta udalerriko gizarte, ekonomia eta kultura jardueren dinamizatzaile garrantzitsutzat aitortu.
adierazpen instituzionala