100 lagun bildu dira errefuxiatuen gaineko gogoeta saioan

Errefuxiatuak hartzeko sare bat antolatzea aztertzen ari dira, bakarrik gestionatuko dena.

Siria errefuxiatuak

Siria errefuxiatuak

Errefuxiatuen egoerari herrian zer erantzun eman eztabaidatu zuten atzo Reina aretoan egindako bileran. Ehun inguru herritarrek erantzun zioten udalak egindako deialdiari. Errefuxiatuak hartzeko sare bat antolatzea nahi dute, bakarrik gestionatuko dena. Bilera horretan izan ziren Julen Mendoza alkatea eta Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Alboan izan zituzten SOS Arrazakeria eta Mugak-eko Peio Aierbe eta CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeko Rosabel Argote.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.