Kuadrillategi egitasmorako begirale bila ari dira

Kuadrillategin jardun nahi duten begiraleek Ttakun elkarteko posta helbidera bidali beharko dute curriculuma.

Kuadrillategin iaz parte hartu zuten gazteetako batzuk

Kuadrillategin iaz parte hartu zuten gazteetako batzuk

Kuadrillategi egitasmoak Lezoko eta Pasaiako  gazteekin aritzeko begiraleak behar ditu. Astean sei orduko jarduna izango dute begiraleek, eta interesdunek Ttakun elkartearen posta helbidera bidali behar dute curriculuma. Halere, informazio gehiago jaso nahi dutenek elkartearen 943 36 08 33 telefono zenbakira dei dezakete, eta bertan argibideak emango dizkietela jakinarazi dute arduradunek. Urriaren 2an hasiko du ikasturte berria Kuadrillategi egitasmoak, Errenteria-Oreretan, pasaian eta Oiartzunen bezala Lezon ere. Bertan parte hartu nahi duten DBHko gazteek berriz, hilaren 23a arte izango dute izena emateko aukera. Ikastetxeetan banatu diren eskuorriak bete eta ikastetxean bertan entregatu behar dituzte gazteek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.