Garagardo azoka, Errenteria-Oreretan
Garagardo Azokak gaur izango du hirugarren eguna, eta asko izan dira Agirre Lehendakariaren plazara hurbildu diren herritarrak eta bisitariak, batik bat atzo. Oraindik izan ez denak bi aukera ditu: gaur eta bihar. 18:00etatik 20:00etara dago zabalik. Karpa erraldoia jarri dute, eta horrenbestez, euria ez dadila izan aitzakia garagardo azokatik ez pasatzeko.
Hamabost garagardo dastatzeko aukera dago, eta horrez gain janaria ere izango da.