Aitzol Gogorzaren gaia landuko dute ostiralean gaztetxean

'Denak ala inor ez mugimenduak' antolatu du Gogorza eta beste presoen egoera salatu eta sentsibilizatzeko.

Aitzol Gogorzaren aldeko giza katea

Aitzol Gogorzaren aldeko giza katea

Aitzol Gogorza eta gaixo dauden beste presoen egoera salatu eta sentsibilizatzeko asanblea antolatu du Denak ala inor ez mugimenduak ostiral honetarako, hilak 18, 22:30ean, gaztetxean. Zentzu horretan, ostiralean eta aurrera begira egingo dituzten bileretan ere parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Dinamika horrek jakinarazi duenez, joan den astean hiru egun pasatu zituen Gogorzak ospitalean. Nahasmen obsesibo konpultsiboa izeneko gaixotasuna duela gogorarazi du, eta birikako infartua ere jasan duela espetxean dagoela. “Egoera honetan espetxean egoteak gaixotasunak okerrera egitea eragiten du, eta ondorioz, Aitzolen [Gogorza] osasun egoera fisiko zein mentala arriskuan daude etengabe”, gaineratu du. Egoera bidegabea izateaz gain, legearen arabera ere kalean beharko lukela azaldu du.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.