Kenpo-Kai ikasteko aukera zabaldu du Honbuk

Haur zein helduei zuzenduta daude eta irailetik ekaina bitarte iraungo du ikasturteak. Astearte eta ostegunetan izango dira klaseak.

Honbuko kirolariak

Honbuko kirolariak

Honbu klubak Kenpo-Kai klaseak emango ditu aurten ere Elorsoro kiroldegian. Haur zein helduei zuzenduta daude eta irailetik ekaina bitarte iraungo du ikasturteak. Klaseak astearte eta ostegunetan izango dira, hainbat ordutegitan: 13:00etatik 14:00etara helduen taldea izango da. 17:00etatik 18:00etara benjamin taldea; 18:00etatik 19:00etara haur taldea; 19:00etatik 20:00etara kadete eta gazte taldea; 19:45etatik 20:45era helduen taldea Tatami handian eta 20:45etatik 21:45era helduen taldea Tatami handian. Hasiberrientzat eta perfekzionatu nahi dutenek irakasle hauek izango dituzte bidelagun: Vidal Maisua (gerriko beltza 8. Dan), Pili Martinez Maisua (gerriko beltza 6. Dan), Gorka Osa Shihan-a (gerriko beltza 5. Dan) eta Alain Isasa Sensei-a (gerriko beltza 3. Dan). Izena emateko edota informazio gehiagorako Elorsoro kiroldegira bertara jo daiteke edo 656 75 97 04 zenbakira deitu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.