Ile-apaindegian euskara erabiltzea sarituko dute Oarsoaldean

Ile-apaindegietako lan tresnen eta bestelako objektuen izenak euskaraz idazteko eskatuko diete ile-apaintzaileek bezeroei, eta azken hauek sariak lor ditzakete.

Ile-apaindegietan euskararen erabilera sarituko dute

Ile-apaindegietan euskararen erabilera sarituko dute

Urriaren 24ra bitartean Oarsoaldeko ile-apaindegietan euskarak saria eskuratzeko aukera emango die bezeroei. Ile-apaindegietako lan tresnen eta bestelako objektuen izenak euskaraz idazteko eskatuko diete ile-apaintzaileek bezeroei. Euskarazko izenak jartzearekin batera, txarteltxoan, izen-abizenak eta telefonoa idatzi beharko dute bezeroek, eta ondoren, bertako postontzietan utzi beharko dituzte txarteltxoak. Azaroaren hasieran herri bakoitzeko txartel bana sarituko dute, zozketa bidez, eta saritutakoek boletoa utzitako ile-apaindegian 100 euroko zerbitzu balea jasoko dute sari. Zozketa hau Oarsoaldeko lau udaletako euskara zerbitzuek antolatu dute elkarlanean, Euskara Oarsoaldeko komertziora kanpainaren barruan. Guztira, lau herrietako 91 establezimenduk parte hartuko dute ekimenean: Errenteria-Oreretako 51 establezimenduk, Lezoko seik, Oiartzungo ha
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.