Teknikariak konposta etxean edo baratzan erabiltzeko jarraibideak eman dizkie erabiltzaileei.
Urtebete pasa da Lezoko hainbat familik auzokonposta egiten hastea erabaki zutenetik, eta hondakin horiek konposta bihurtu dira. Konposta hori atera, galbahetik pasa eta auzokonposta egiten duten familien eskura jarri du gaur udalak. Konposta lorategietako edota baratzetako ongarri gisa erabili dezakete, eta teknikariak azalpenak eman dizkie bertaratu diren erabiltzaileei.
Arretxeneko gunean bildu dira eta barrura sartuta konposta eginda, erakutsi diete ondoren erabiltzaileei. Lur usaina duela azaldu die eta etxean erabiltzeko jarraibideak eskaini dizkie bildutakoei. Konposta ateratzen amaituta berriz, hamaiketakoa egin dute bertan.