Antzerkia, jolasak, pilota oroitaldia eta zine foruma, denetarik izango da hamahirugarren aste honetan.
Ijito Kultur Astearen aurkezpena
Camelamos Adiquerar elkartearen eskutik heldu da Ijitoen Kultur Astea. Astelehenean hasiko dena hamahirugarrena izango da, eta Ion Collar Kultura zinegotziak esan duenez “halako ibilbide luzearekin funtsezko bihurtzen ari da Errenterian aste hau”, eta zoriondu egin ditu integrazioaren alde lan egiteagatik. Antzerkia, jolasak, pilota oroitaldia eta zine foruma, denetarik izango da hamahirugarren aste honetan. Collarrekinbatera izan dira Juan Carlos Jimenez Camelamos Adiquerar elkarteko presidentea, Susana Mouron gizarte hezitzailea eta aurten ofiziala egin den elkartearen futbol taldeko entrenatzaile eta jokalarietako batzuk, Bernabe, Joni eta Jabi.
Astearen helburua gizartean ekintzen bidez sentsibilizazioa lantzea dela esan du Mouronek eta Ijitoen kulturarekin harremanetan jartzea gainontzeko herritarrak. Astelehenean Ijito Kafearekin hasiko da astea eta 10:00etatik 13:30era Xabier Olasoaga plazan izango dira. Hilaren 8an, ostegunarekin, astearen ekitaldi nagusia izango dutela nabarmendu du: “Zine Foruma izango da Xenpelar Etxean 18:00etan hasita, eta bertan
Piratas y Libelulas dokumentala ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek”. Solasaldia izango da ondoren Antonio Carmona Moreno dokumentaleko protagonistetako bat eta
Los Shespirs” antzerki taldeko kidea, Camelamos Adiquerar elkarteko Juan Carlos Jimenez, eta SOS Arrazakeria taldeko Gerardo Carrerekin.
Camelamos Adiquerar elkarteko kideak errenteriar guztiak gonbidatu dituzte bat egitera antolatu dituzten ekintzetan.
Astearen egitaraua
Astelehena, hilak 5:
- 10:00-13:30: Ijito kafea Xabier Olaskoaga plazan.
- 17:30-18:30: Misteriozko puzzleak eta lagunarteko jolasak Beraungo Ludotekan.
- 19:00-20:00: Montxo Jimenez V. memoriala Esku Pilota Torneoa Fanderia pilotalekuan.
Asteaskena, hilak 7:
- 18:00-19:30: Antzerkia Beraungo Gaztelekuan
- 20:00-21:00: Montxo Jimenez V. memoriala Esku Pilota Torneoa Fanderia pilotalekuan.
Osteguna, hilak 8:
- 18:00: Zine Foruma Xenpelar Etxean. Piratas y libelulas dokumentala. Ondoren solasaldia, Antonio Carmona Moreno Los Sherpis taldeko kidearekin, Juan Carlos Jimenez Barrul Camelamos Adiquerar elkartekoa, eta Gerardo Carrere Errenteriako SOS Arrazakeria taldeko kidearekin.
Ostirala, hilak 9:
- 19:00-20:00: Montxo Jimenez V. memoriala Esku Pilota Torneoaren azken fasea eta sari banaketa Fanderia pilotalekuan.