Pulpo taldeko zumaiarren kontra dute lehen neurketa, 17:45ean, Donibaneko kiroldegian
Donibane eskubaloiak, iaz Kopa irabazi zuenean; aurten txapeldun ordeak dira
Iazko emaitza bikainak errepikatzeko grinaz hasiko dute denboraldia Donibane Eskubaloia taldeko jokalariek. Erronka ez da makala -Liga irabazi eta txapeldunordeak izan ziren kopan– baina gogo eta ilusio faltagatik, behintzat, ez da izango.
Denboraldiko lehen neurketan kontrario gogorra izango dute. Zumaiako Pulporen kontra jokatuko dute lehen partida, etxean, 17:45etik aurrera.
Iazko taldea ia osorik mantendu dute arrosek, eta taldearen gidaritzan Jesus Pino arituko da aurtengoan ere.
Jokalari berriak ere badituzte, tartean Egiatik heldu den Cristian Cobeña atezaina.
Atezainen entrenatzaile eta bigarren entrenatzaile, orain arte bezala, Ruben Bravo
Rufles ariko da.