Haurrentzako jarduera piloa antolatu ditu Juneren Hegoak elkarteak
Gaixo dauden haurrei eta beren familiei laguntza ematen dien Juneren Hegoak elkarteak festa eguna antolatu du gaurko. 11:00etan hasi da festa Xabier Olaskoaga plazan, haurrentzako tailerrekin, eta pixkanaka hasi dira herritarrak bertara biltzen, elkartasun festara.
Eguerdian David de la Calle eta Hugo Iragorrik prestatutako paella dastatzeko aukera izan da, pintxo pote solidarioan, eta Jon Bergaretxek musikaz girotu du aperitiboa.
Laster, prezio herrikoietan bazkaltzeko aukera izango da plaza berean, bertako nahiz inguruko tabernen laguntzaz, eta arratsaldean ere izango da zerekin gozatu.
Ane eta piraten parranda ikuskizuna iragarrita dago 16:30erako, eta Edu magoa 18:45erako. Tartean, gainera, sariak zozkatuko dituzte.
Festari musikaz emango diote amaiera, 19:15etik aurrera, Zaria Txo eta Landarbaso abesbatzen laguntzaz.