Berdintasuna sustatzen duten elkarteek bat egin zuten lehengo astean Emakumeen Mundu Martxarekin
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lan egiten duten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat.
Eskaerak aurkezteko epea hilaren 13ra arte egongo da zabalik. Eskaera eredua
udalaren webgunean eskura daiteke, edo bestela, Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Saileko bulegoan, Trintxerpeko Euskadi Etorbidearen 27. zenbakian, behean.
Aurkeztu beharreko jardueren memoria eta dokumentazioa osatzeko aholkularitza zerbitzua ere eska daiteke.