Aiako Harria parke naturalaren barne sartzen da ibilbidea, paisaia aldetik ikusgarria
Ekleylson Markes da Silva usurbildarra izan da aurten Aiako Harria BTT maratoiaren ibilbidea osatzen azkarrena (02:51:30).
Haren atzetik, bost segundora, Iker Arruabarrena oiartzuarra iritsi da Doneztebe plazara (02:56:02), eta hirugarren postuan, Luis Mari Urizar Otamendi villabonarra (02:58:05).
Eguraldiak lagunduta arrakastaz egin da aurtengoan ere
Girizak antolatutako Aiako Harria BTT Maratoia. Urtero legez, parte hartzaileek ibilbide laburra eta luzea izan zuten aukeran, eta batzuek zein besteek, denek gogotik izerditu behar izan zuten Doneztebe plazan kokatutako helmugaraino iristeko. 54 kilometro osatu zituzten proba luzean izena eman zutenek, eta 30 laburraren aldeko hautua egin zutenek.
Helduek irten eta ordu erdi beranduago irten ziren haurrak, adinaren arabera antolatutako ibilbideak egitera.
Guztira, 257 lagunek bukatu zuten proba. Nabarmentzekoa, emakumerik ez dela ageri aurtengo
sailkapenean.