Ezetz asmatu lehiaketa martxan jarri du berriz ere Errenteriako Udalak. Errenteriako historia era dibertigarrian ezagutzeko aukera ematen du lehiaketa horrek Garazi Lopez de Etxezarreta Hizkuntza zinegotziak azaldu duenez. Lehiatu nahi dutenek Errenteriako
Udalaren web orrian sartu behar dute eta bertan azaltzen diren galderak erantzun. Asmatzaileek Errenkoalde merkatari elkartearen 50 euroko bale baten zozketan hartuko dute parte. Hilaren 30era arte izango da indarrean lehiaketa, eta bertan parte hartzera deitu ditu Lopez de Etxezarretak errenteriar guztiak.