8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena, gaurtik hasita, Ibaiondon
Haurrak, Fanderian, Errenteria-Oreretako pilota eskolan
Hilaren 20an hasiko da ikasturtea Pasaiako pilota eskola berrian, eta ekainaren 17ra bitartean egongo da martxan. Eskaintza “pilota jolas eta jokoen bidez ludikotasuna esperimentatu eta gozatu” nahi duten 8 eta 16 urte bitarteko haurrentzako da.
12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako eskolak asteartetan izango dira, 18:00etatn 19:00etara; ostegunetan 14 eta 16 urte bitarteko gazteak ariko dira pilotan, 18:00etatik 19:00etara; ostiraletan, azkenik, 17:00etatik 18:00etara 8 eta 10 urte artekoak eta 18:00etatik 19:00etara 10 eta 12 urte artekoak.
Izen-ematea, Ibaiondon
Izena emateko Antxoko pilotalekura jo behar da –han entrenatuko dira haurrak–, 17:00etatik 18:30era, gaur hasi eta ostegunera bitartean. Hilaren 13a izango da izena emateko azken eguna.
Ikasturterako kuotak 90 euro balio du. Informaziorako
pilota eskolara idatz daiteke, edota 17:00etatik 19:00etara 670235557 telefono zenbakira deitu.