Bihar (hilak 6) da izena emateko azken eguna; eskaintza 30 urtetik gorakoentzat da
Pintura ikastaroa San Pedroko udal aretoan izango da
Marrazketa eta pintura ikastaroa San Pedron da eta Donibanen arte aplikatuen ikastaroa.
Arte aplikatuen ikastaroa hilaren 13an hasiko da eta ekainaren 21ean bukatu, eta asteartetan izango dira klaseak, 18:00etatik 21:00etara, Donibaneko eskola zaharrean.
Marrazketa eta pintura ikastaroa, aldiz, hilaren 16an hasi eta ekainaren 17ra bitartean izango da, eta eskolak ostiraletan izango dira, 19:00etatik 21:00etara, San Pedroko Udal aretoan.
Pasaian erroldatuek 79,16 euro ordaindu beharko dute, eta 110,22 euro Pasaian erroldatu gabeek. Partaideak langabezian dagoela frogatzen badu, tasari % 50eko hobaria aplikatuko diote. Interesdunek Ordainketa Kutxako 2095 5400 02 1061652334 kontuan egin behar dute, kontzeptuan dagokion ikastaroaren izena adierazita.
Bi kasutan, bihar (hilak 6) bukatzen da izena emateko epea eta plazak mugatuak dira. Matrikula behin betikoa izateko, ordainagiria Kultura eta Hezkuntza Sailean entregatu behar dela ohartarazi du udalak, izena emateko orriarekin batera.
Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.