Ostegunean zabalduko ditu ateak Doneztebe plazan jarriko duten karpak. Aurtengoa 11. aldia izango da eta 21 garagardoren artean aukeratzeko aukera izango da.
Garagardo festa Oiartzunen
Oiartzungo Garagardo Festa ate joka dago dagoeneko. Ostegunean zabalduko ditu ateak Doneztebe plazan jarriko duten karpak igandera arte. Aurtengoa hamaikagarren aldia izango da eta 21 garagardoren artean aukeratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Karpa 19:00etatik 01:00etara egongo da zabalik ostegun eta ostiralean, eta larunbatean eta igandean 17:00eatik 01:00etara.
Aurten, Pagoari Oiartzungo beste garagardo marka bat gehituko zaio, Mala Gissona. Egiten dituen garagardoen artean bi mota dastatu ahal izango dira. Horrez gain, Euskal Herritik beste bi garagardo izango dira, Errenteria-Oreretako Olañeta eta Iruñeako Napar. Gainontzekoak nazioarteko marka ezagunak izango dira.
Egunero zozketak
Garagardo Festak irauten duen bitartean, egunero hainbat produkturen zozketak egingo dituzte 22:00etatik 23:00etara. 50 saritik gora zozketatuko dituzte, horien arten gosariak, arrain loteak, afariak, termatarako bonoak, lote desberdinak eta bi gau landetxe batean.