Jabekuntza eskola aurkeztuko dute bihar

Clara Wolfram prestatzaileak gidatuko du aurkezpena, Antxoko kultur etxean, 17:30etik aurrera

Ahalduntze eskolaren saioa bat, Trintxerpen

Ahalduntze eskolaren saio bat, Trintxerpen

Emakumeen Ahalduntzerako Pasaiako eskola aurkeztuko dute bihar Pasai Antxoko kultur etxean, eta horretarako hitzaldi-tailerra prestatu dute, 17:30etik 19:30era. Clara Wolframek gidatuko du adimen emozionalari buruzko saioa. “Egun emakume garenok garai batean neskak izan ginen. Alderdi emozionaletik hezi ginen, eta`neskek’ edo ‘emakumeek’ nola sentitzen duten ikasi genuen; eta horrekin batera, zer adieraz dezaketen, eta zer ez. Heziketa emozional hartatik abantaila eta desabantaila batzuk jaso ditugu. Ondo datorkiguna baloratu eta gaizki datorkiguna ulertu, deseraiki eta eraldatzea da gakoa”, azaldu dute biharko tailerraren antolatzaileek. Emakume taldeek bultzatuta Pasaiako Berdintasun Mahaiko kideek –Harremantxo, Bezkoz Beko, Azkuene, Topaketa, Lagun Artea, Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa eta emakume pasaitarrak– hainbat ikastaro eta jarduera proposatu dituzte 2015-2016 ikasturterako. Horien guztien gaineko informazio zabalduko dute bihar. JabekuntzaEskola2015
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.