Mindararen ekimenez, Euskal Pilota Txapelketa Egokitua egingo dute laugarrenez Agustina Otaola pilotalekuan.
Pilota egokituko finalak eta erakustaldia egin zuten
Larunbaterako (hilak 10) antolatu du Mindara Elkarteak IV. Euskal Pilota Egokituko Mindara Txapelketa. Errenteria-Oreretako Agustina Otaola pilotalekuan (Fanderian dago) jokatuko dira lehiaren barruko partidak, 10:00etatik 18:00etara.
Mindarak esan duenez, kirola eta inklusioa sustatu nahi dituzte beste behin txapelketaren bitartez, eta horregatik dibertsitate funtzionala duten pertsonei, nahiz kirolaz gozatu nahi dutenei, partidetara gerturatzeko eskatu diete.
Larunbatean Errenteria-Oreretan egingo dute txapelketa. Azaroaren 14an, berriz, Oiartzunen.