Orribakar literatura lehiaketaren bigarren aldia antolatu du Andreonek

Lanak aurkezteko epea azaroaren 16tik 20ra bitartean izango da

Orribakar lehiaketako iazko irabazleak

Orribakar lehiaketako iazko irabazleak

Lezoko Udal Liburutegiak Orribakar literatura lehiaketaren bigarren aldia abiatu du. Lehiaketa, 6 eta 15 urte arteko Lezoko haur eta gazteei zein liburutegiko erabiltzaileei begira antolatu du Andreonek. Lanak aurkezteko epea azaroaren 16tik 20ra bitartean izango da eta lehiaketaren izenak erakusten duen bezala, orri bakarrean idatzitako edozein genero literario aurkeztu ahalko dute parte hartzaileek. Bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza eta komikigintzak ere lekua dute lehiaketan. Lanak udal liburutegira eraman beharko dituzte parte hartu nahi dutenek. Aurkezteko baldintzak zehaztu dituzte antolatzaileek. Bost kategoria Orribakar lehiaketak bost kategoria ditu, eta bakoitzean bi sari banatuko dituztela esan dute antolatzaileek. sariak, liburuak erosteko 75 euroko txartelak izango dira. Sari banaketa ekitaldia berriz, abenduaren 11n egingo dute udal liburutegian, eta saritutako lanak liburutegiko blogean argitaratuko dituzte. Mailak
  • A Maila: 6 eta 7 urtekoak.
  • B Maila: 8 eta 9 urtekoak.
  • D Maila: 10 eta 11 urtekoak.
  • E Maila: 12 eta 13 urtekoak.
  • F Maila: 14 eta 15 urtekoak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.