Zintzilik Irrati libreak denboraldi berria hasiko du

Zintzilik Irrati libreak denboraldi berria hasiko du, eta horren harira, irratsaioak egiteko deia zabaldu du herritarren artean.

Zintzilik Irrati libreaZintzilik Irrati libreak denboraldi berria hasiko du eta horren harira irratsaioak egiteko deia zabaldu dute arduradunek herritarren artean. Irratsaio bat egin edo irratiarekin kolaboratu nahi duenak hilaren 8an, ostegunarekin, Perrategian (Tomas Lopez, 17) azaldu beharko du 19:00etatik aurrera. Bertan bere proposamena egiteko aukera izango dute biltzen direnek. Hitzordu horrekin bat egin ezin dutenek, berriz, posta elektronikoz, twiter bidez edo facebook erabilita jar daitezke harremanetan Zintzilik Irratiko arduradunekin. Zintzilik Irratiak 31 urte bete ditu, hiru hamarkadatik gora daramatza beraz uhinetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.