Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aurreiritziak apurtu nahi ditu Atzegiren aurtengo kanpainak

Adimen urritasuna duten pertsonak gainontzekoak bezalakoak direla, behar berdinak eta gustu berdinak dituztela da Atzegik aurtengo kanpainarekin lau haizetara zabaldu nahi duen mezua.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2015/10/08
Atzegiren kanpaina aurkeztu zuten atzo Errenteria-Oreretan

Atzegiren kanpaina aurkeztu zuten atzo Errenteria-Oreretan

Adimen urritasuna duten pertsonak gainontzekoak bezalakoak direla, behar berdinak eta gustu berdinak dituztela da Atzegik aurtengo kanpainarekin lau haizetara zabaldu nahi duen mezua. Kanpainaren berri emateko agerraldia egin zuten atzo arratsaldean Atzegiko ordezkariek eta Oarsoaldeko adimen urritasuna duten hainbat lagunek eta haien senideek. Ainhoa Fiz Atzegiko teknikariak esan zuenez, sentsibilizazioa lortzea da urteroko kanpainen helburua. Aurtengo kanpainarekin, bereziki  ” kalean, jendartean zabalduta dauden usteak apurtu” nahi dituztela esan zuen. Adimen urritasunaren gaineko “irudi errealagoa” eman nahi du Atzegik, eta horretarako, urritasuna duten pertsonak bilakatu ditu protagonista aurtengo kanpainan. Zortzi mila kartela banatuko dituzte Gipuzkoa osoan, eta horietatik 400 eskualdean. Karteletako protagonistek euren bizimodua nolakoa den asmatzera animatzen du irakurlea: “Galdetegi moduko bat dira kartelak eta bere bizimodua edo gustuei buruzko informazioa ematen du protagonistak bertan. Askotan pentsatzen dugulako adimen urritasuna duten  lagunek ez dutela lanik egiten, ez dutela etorkizunerako ametsik, haurren jarrera dutela… eta ez da horrela”. Ikastetxeetan lanketa Kartelekin batera, Atzegiren webgunean adimen urritasuna duten pertsonek erantzundako galdetegiak daudela eskura gaineratu du Fizek, Horrelakoa da nire bizitza izenburupean, “Helburua ikastetxeetan eta hitzaldiak emateko erabiltzea da”. Sare sozialak ere astindu nahi ditu Atzegik, eta #Horrelakoa da nir bizitza traola ere sortu du. Traola erabilita, adimen urritasuna duten pertsonek argazkia bidali eta euren egunerokoa nolakoa den kontatzea da helburua. Mari Carmen Castro eskuladeko delegatuak hartu zuen hitza ostean. Adimen urritasuna duten pertsonei, besteei gustatzen zaizkien gauza berak gustatzen zaizkiela esan zuen berak ere, “zinemara joatea, dantza egitea… behar berak dituzte eta pertsona bakoitza bakarra eta berezia da”. Alaba zuen ondoan, Amaia Fernandez pasaitarra. Adimen urritasuna du Amaiak eta egunero egiten duena kontatu zuen agerraldian: “Jaiki eta lanera joaten naiz. Pasaiako Udalean egiten dut lan eta bulegoz bulego ibiltzen naiz gutunak eta paper ofizialak banatzen”. Arratsaldeetan EPAra joaten da, ikastera eta lagunekin egoteko tartea ere aurkitzen omendu gustuko duen pintxo poteaz gozatzeko. Ikusgarri egitea, beharrezkoa Atzegik egiten duen lana garrantzitsua dela esan zuen Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuetako arduradunak, eta ezinbestekoa dela ikusgarria egitea gaineratu zuen: “Beharrezkoa da kalera ateratzea, agerian jartzea jendeak ikusteko eta sentsibilizazioa lortzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.