Aaliaren kontrako kanporatze agindua gauzatuz gero atzeraezinak izan daitezkeen ondorioak jasan ditzakela Aaliak salatu du udalak
Hassanna Aalia, Oiartzungo udalbatzarrean, azalpenak ematen
Hassanna Aalia gazte sahararrari babesa adierazi dio udalak. Aalia Burgosen atxilotu zuten asteartean eta 48 orduko epea eman zioten Espainiako Estatua uzteko modu ilegalean egotea leporatuta. Gazte sahararraren kanporatze agindua bertan behera uzteko ebazpena eman zuen martxoan Espainiako Auzitegi Nazionalak, Aaliaren babes helegitea kontuan hartuta.
Egoera larriaren aurrean Errenteriako Udalak joan den otsailaren 4an EH Bildu, PSE-EE, Errenteria Irabaziz eta EAJ alderdiek adostutako
adierazpen instituzionala berretsi du, eta kanporatze agindua gauzatuz gero atzeraezinak izan daitezkeen ondorioak jasan ditzakela Aaliak salatu du. Adierazpen horretan ekintzaile politikoari asilo politikoa emateko eskatu zuen udalak.