Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuen egoerari erantzuna emateko bigarren batzar irekia deitu du udalak.
Siriako errefuxiatuak
Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuen egoerari erantzuna emateko bigarren batzar irekia deitu du udalak. “Errefuxiatuen egoera larria eta dramatikoa da, eta herri mailan erantzun antolatua ematea da batzarraren helburua”. Reina aretoak hartuko du bilera 19:00etan, eta bertan herritarrak antolatzeko eta parte hartzeko aukerak proposatuko dituzte.
Gizarte harreran lan egiten duten hainbat elkarterekin bildu ostean herritarrekin antolatzeko momentua dela ikusi duela gaineratu dute, “gure herriak erakutsi duen elkartasunak, aurrera begira harrera eta elkarbizitza buktzatzen jarraitzeko indarra ematen digu, eta kasu zehatz honetan espezializatzea eskatuko digu”.