Gipuzkoako jubilatuen topaketa hartuko dute Lezok eta San Pedrok
Topaketa Loadinn irabazi asmorik gabeko ikasle elkarteak antolatu du, eta ekitaldi nagusia Lezoko Bekoerrota kiroldegian egingo dute.
Gipuzkoako jubilatuak elkartuko dituen flashback topaketa egingo dute Lezon eta San Pedron hilaren 24an. Topaketa Loadinn irabazi asmorik gabeko ikasle elkarteak antolatu du, eta ekitaldi nagusia Lezoko Bekoerrota kiroldegian egingo dute. Lezoko Udalak bbabestu egin du topaketa eta azpiegitura guztia utziko du.
Jubilatuak San Pedron elkartuko dira goizean itsasontzia Donibanera joan eta herria ezaguzteko. Bazkaria Bekoerrota kiroldegian egingo dute eta baita bazkalosteko, bingoa, zozketak, karaokea eta dantzaldia ere.
Topaketan parte hartu nahi duten Lezoko erretiratuek Aiton Borda elkartean eman beharko dute izena hilaren 19a baino lehen. Bazkarirako txartelak 20 euro balio ditu.