Ereintzak antolatutako lehiaketan parte hartu nahi duenak azaroaren 10era arte du euskarazko ipuina aurkezteko aukera.
Ereintza Elkarteak martxan du Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa. Hogeita hamabost urte dira lehen aldia antolatu zutenetik, eta dagoeneko erreferente bihurtu da udalerrian. Parte hartu nahi duenak azaroaren 10era arte du euskarazko ipuina aurkezteko aukera, eta gehienez hiru lan aurkeztu ahalko ditu. Ipuinak argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak beharko dute izan.
Euskarazko ipuinekin batera, gazteleraz idatzitakoek era izaten dute tartea, baina haiek aurkezteko epea amaituta da jada. Abenduaren 20an jakinaraziko du epamahaiak zeintzuk diren saritutako ipuinak sari banaketa ekitaldian eta
Ereintza elkartearen web orrialdean kontsultatu ahal izango da, lehiaketaren oinarriak ere bertan kontsulta daitezke.
Hiru sari, euskarazko lanentzat
Hiru sari banatuko dituzte guztira euskarazko sailean: lehenengo sariaren irabazleak 950 euro jasoko ditu, 25 urtetik beherako egileen sariaren irabazleak 400 euro, eta Joxan Arbelaiz sariaren irabazleak 210 euro jasoko ditu. Azken hori, herriko ipuin onenari ematen dio Ereintzak.
Gaztelerazko ipuinen sari banaketa ere abenduaren 20an egingo dute, eta bi sari banatuko dira bertan. Lehenengo sariaren irabazleak 950 euro jasoko ditu eta herriko ipuinik onenaren egileak 210 euro, Joxan Arbelaitz sariari esker.