19:00etan bilduko dira Merkatuzarren, eta iaz parte hartu zuten elkarteei zein parte hartzeko interesa duten guztiei bertaratzeko deia egin diete.
Santomasak iristeko bi hilabete falta diren arren, dagoeneko lanean ari da batzordea eta lehen bilera deitu du. Hilaren 16an, ostiralarekin, 19:00etan egingo dute Merkatuzarren, eta iaz parte hartu zuten elkarte eta norbanakoei zein parte hartzeko interesa duten guztiei bertaratzeko deia egin diete.
Txistorra postuak jartzeko eskaerak hilaren 19an zabalduko dute, bestalde, eta 30era arte izango dute aukera interesdunek. Horretarako udaletxeko erregistrora edo Kulturgunera joan beharko dute, eta bertan dagoen eskaera eredua bete. Eskaerarekin batera, postuaren krokisa gehitu beharko dute eskatzaileek eta neurriak eta ezaugarriak zehaztu.
Antolaketan parte hartu
Postua jartzen duten guztiek San Tomas feriaren antolaketan parte hartu behar dutela gogorarazi dute batzordeko kideek eta baita ostiralerako deituta dagoen bileran.