Beste urte batez, Girizia elkarteak Xanisteban eguneko pala txapelketa antolatu du, aurtengoa hamabigarren aldia izango da.
Xanistebanetako pala txapelketa
Beste urte batez, Girizia elkarteak Xanisteban eguneko pala txapelketa antolatu du, aurtengoa hamabigarren aldia izango da. Parte hartu nahi duenak izena emateko aukera du dagoeneko.
Urriaren 23a da izena emateko azken eguna eta horretarako Miren, Amazkar edo Makutxo tabernetan eman behar da izena eta 5 euro ordaindu behar dira.
Partida guztiak kanporaketa modura jokatuko dira eta epaile lanak parte hartzaile guztiek egin beharko dute. Azaroaren 2an hasiko dira partidan, Kontzejupean.