Arratsaldez, 19:30ak arte dago XI. Landalur Azoka bisitatzeko aukera.
Txahalak, gaur goizean, Gamon Zumardian
XI. Landalur Azoka egiten ari dira Errenteria-Oreretako Gamon zumardian. Goizeko lehen ordutik jende asko hurbildu da postuak ikustera. Arratsaldez, 19:30ak arte izango da bisitatzeko aukera. Besteak beste, artisau eta ganadu azoka eta perretxiko erakusketa antolatu dituzte, baita haurrentzako tailerrak ere.
Behemendi Landa Garapenerako elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatzen dute Landalur Azoka eta lehen sektoreko enpresak ezagutaraztea eta horiek egiten duten lanari aitortza egitea du helburu.