Inauteri jendetsuak eta parte hartzaileak nahi dituzte

Herritarrak, dendariak, tabernariak eta Errenteria-Oreretako kuadrillak deitu ditu Inauteri batzordeak hurrengo Inauteriak gai beraren inguruan antolatzeko.

Batukadak karroza izan du lagun

Iazko Inauterien irudi bat

Inauteri batzordeak  parte hartzaileak eta jendetsuak nahi ditu jai horiek. Horretarako, herritarrak, dendariak, tabernariak eta Errenteria-Oreretako kuadrillak deitu dituzte hurrengo Inauteriak gai beraren inguruan antolatzeko. Gaia aukeratzea da orain gakoa, eta horri begira herritar guztiek parte hartzea izango duten bozketa sistema martxan jarri du batzordeak. Sei gai proposatu dituzte, eta horien artean aukeratu beharko dute herritarrek. Honakoak dira gaiak: munduko kulturak, 1970. hamarkada, filmak, marrazki bizidunak, pottokiak eta itsasoa. Azaroaren 3a bitartean jasoko dituzte herritarren bozkak batzordeko kideek Herri Biziaren webgunean eta udal eraikinetan kokatutako kutxetan. Udaletxean, merkatuzarren, liburutegietan, Xenpelar Etxean, eta Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan egin dezakete proposamena errenteriarrek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.