Trintxerrek ibilaldi neurtua antolatu du iganderako

Uliatik Mendiolara urtero egiten den ibilaldiaren XXIII. ekitaldia da

Ulia_Mendiola_martxa_2011(1)Iganderako (hilak 25) antolatu du Trintxer elkarteak Mendiola-Ulia ibilaldi neurtua. XXIII. ekitaldian parte hartzaileek urteroko ibilbidea errepikatu beharko dute, Trintxerpeko azokatik irten, eta Ulia eta Mendiolaren barna, lau kontrol gune zeharkatuta. Ibilaldia, Euskadi etorbidean bukatuko da, hasitako toki berean. Bukaeran hamaiketako banatuko dute antolatzaileek, salda eta txistorra pintxo bana eskainiz parte hartzaile bakoitzari. Kamiseta termiko bat ere banatuko dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.