Oiartzungo Antzerkizaleak taldeak ikasturte berriko programaketa prestatu du dagoeneko eta lehenengo emanaldia igande honetan izango da. Sasoia estreinatzen Atx teatroa izango da, Arren ganbara eta emeen sotoa lanarekin. 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian 5 euroren truke.
Hauxe antzezlanaren sinopsia: Ganbaran arrak bizi dira,arrentzat arrek sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. nola etorriko da orduan, aldaketa ekarriko duen oinordekorik. Ar-gezurrekin eta muturreko matxismoan hezitako seme gizajoak iraultzarako aukera bakarra itoko du nahigabe. Guztiak teatroaren tranpan eroriko dira. Botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.