Interesdunek azaroaren 30a arte izango dute promozioa baliatzeko aukera udaletik jakinarazi dutenez.
Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko jarduerak sustatzeko bi kanpaina abiatuko ditu Serviocio enpresak azaroan. Kirolkide kuota sortu du, batetik, eta horren barruan 14 urte bete dituzten bazkideei baimena emango die Kirolkide ekintzetan eskainitako jardueretan parte hartzeko. Murriztua da Kirolkide Gaztea kuota, baina 14 eta 17 urte arteko bazkideei jarduera guztietan mugarik gabe parte hartzeko aukera eskainiko die.
Azaroan zehar hasiko du bigarren kanpaina ere, Ekar ezazu zure kuadrilla klasera. Horren arabera, bazkide bakoitzak kiroldegira eramaten duen lagun bakoitzeko Kirolkide ekintza kuotan 525 beherapena izango du. halaber, kirolkide ekintzetan alta ematen duen lagun horrek ere %25 beherapena izango du lehen kuotan. Egungo ikastarogileek ez dute Kirokide Ekintzetako hurrengo kuotarik ordainduko, lau lagun edo gehiago eramaten badituzte.ç
Interesdunek azaroaren 30a arte izango dute promozioa baliatzeko aukera udaletik jakinarazi dutenez. Argibide gehiago Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren 943 44 96 90 telefono zenbakian, edo Fanderiako Udal Igerilekuen 943 34 44 23 telefono zenbakian jaso daiteke.