2015/10/29

Hauteskunde zerrendak jendaurrean izango dira astebetez

Astean zehar udalaren erregistro orokorrean kontsultatu ahalko dira eta larunbat eta igandean berriz, udaltzaingoaren ikuskaritzan.

Ihoteak iragartzeko kartel lehiaketa jarri dute martxan

Azaroaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Saridunak 200 euro jasoko ditu.

eihartze aramendia
Maixabel Alfonso, Juanjo Bellido, Mari Carmen Chanca, eta Asier Zaldua

EMKT elkartea sortu dute azokako merkatariek

Elkarte berria, azken urteetan bizitzen ari diren gainbeherari aurre egin nahian sortu dute.

Herri lasterketa batekin hasiko dira igandean Koxtaperen 50. urteurreneko ospakizunak

Azaroaren 14ean egingo dute ospakizun handiena, eta egun berean bedeinkatuko dituzte banderak

olatz mitxelena

'Ekar ezazu zure kuadrilla klasera' kanpaina hasiko du Serviociok

Interesdunek azaroaren 30a arte izango dute promozioa baliatzeko aukera udaletik jakinarazi dutenez.

Zatikako planaren gaineko batzar irekia deitu dute astelehenerako

Kultura aretoan izango da zatikako planaren gaineko batzarra 19:00etan.

Lehengo astearteko plenoan adostu zuten hurrengo urterako zergen ordenantza

Zergak ez dituztela igoko iragarri du gobernu taldeak

Proposamena kontrako botorik gabe onartu dela goraipatu dute

olatz mitxelena

Miguel Hernandez poetak, kalea izango du Errenteria-Oreretan

Larunbatean Hernandez jaio zeneko 105. urteurrena beteko da, eta ekitaldia omenaldi xumea egiteko baliatuko dutela jakinarazi du udalak.

urriko ohiko plenoa

Biolentzia matxistari aurre egiteko konpromisoa berretsi du udalak

Azaroaren 25erako mugimendu feministak antolatu dituen deialdiekin bat egin du udalak; gai guztiak aho batez atera ziren aurrera.

eihartze aramendia

Aldundiak OKEko Lehen Mailako taldeari harrera egin dio

Markel Olano ahaldun nagusiak oroigarria eman dio taldeari.

eihartze aramendia
EH Bilduko hautetsiak, lehengo astearteko plenoan

EH Bildu: "Atzerapausu ikaragarri baten aurrean gaude"

Koalizio abertzaleak hondakinak biltzeko sistemaren aldaketa gogor gaitzetsi du

olatz mitxelena
Auzoetako bilerak, aurkezpena

Gobernu Taldea auzotarrekin elkartuko da azaroan

Aurtengo lehentasunen errepasoa, 2016ko aurrekontuen azalpena eta auzoetan garatzeko egitasmoak izango dituzte hizpide "elkar hartzeko errondan". Aurten ere auzoko zinegotzien figura mantenduko dute.

eihartze aramendia
Gehiago