"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ihoteak iragartzeko kartel lehiaketa jarri dute martxan

Azaroaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Saridunak 200 euro jasoko ditu.

Ihoteak

Ihoteak, iazko kuestazioa Ugaldetxo auzoan

Oiartzungo Ihoteak iragarriko dituen kartel lehiaketara deitu du Ihote Taldeak. Azaroaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Saridunak 200 euro jasoko ditu eta irabazlearen izena Oiartzungo Txerri Egunean (abenduak 19) esango dute, 12:00etan hain justu. Hauek izango dira oinarriak:
  • Edonork parte har dezake eta bakoitzak nahi adina kartel aurkez ditzake.
  • Taldeka edo bakarka aurkez daiteke.
  • Kartelak jatorrizkoak izan beharko dute. Orain arte argitaratutako argazki, kartel edo marrazkien kopiak ez dira onartuko.
  • Kartela egiteko edozein teknika erabili daiteke.
  • Kartelaren neurria 70x50cmkoa izango da (DIN A2).
  • Kartelak ez du jaiaren izena, urtea… ez halako informaziorik idatzita edukiko. Urtea eta egitaraua ihote taldeak jarriko du inprentara eramaterakoan.
  • Kartel guztiak ihote festaren inguruko gaiari buruzkoak izango dira: kuestazioa, ihotetako pertsonaia desberdinak…
  • Formatu digitalean aurkeztu beharko da derrigorrez.
  • Kartela komunikazioa[abildua]kataxulo.com helbidera bidali beharko da. Horrekin batera, testu-artxibo batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa agertu beharko da, eta ez postu elektronikoan bertan idatzita, beraz, bi artxibo bidali beharko dira: kartela eta datu pertsonalak.
  • Epaimahaia Ihote Taldeko lagunek osatuko dute.
  • Ihote Taldeak saritutako lana libreki moldatu, aldatu edo editatu ahalko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.