Kultura aretoan izango da zatikako planaren gaineko batzarra 19:00etan.
LZPren aurka egindako manifestazioa
LZP, Lurraldearen zatikako Planaren gaineko batzar irekia egingo dute datorren astelehenean, hilak 2, LZPren aurkako herritar taldeak deituta. “Ezohiko plenoak eman zuena ikusita kezkatuta gaude”, esan dute deitzaileek.
Gaineratu dutenez, hemendik aurrera egin beharreko urratsak proposatu eta erabakitzea da batzarraren helburua. Deialdia herritar guztiei irekia dela ere esan dute, eta parte hartzera animatu dituzte. Kultura aretoan izango da batzarra 19:00etan.