Zuzenean sailkatu da Zarautzen jokatuko den finalaurrekotarako saiorako. Beste oiartzuar bat ere aritu zen atzoko saioan, Xamoa, laugarren postua lortu zuen
Ander Lizarralde
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final laurdena jokatu zuten atzo Ormaiztegin eta Ander Lizarralde oiartzuarrak irabazi zuen saioa. Horrela, zuzenean sailkatu da Zarautzen jokatuko den finalaurrekotarako saiorako. Beste oiartzuar bat ere aritu zen atzoko saioan, Arkaitz Oiartzabal
Xamoa, laugarren postua eskuratu zuen berak.
Joan den larunbatean Alaia Martinek Zestoan izan zuen final laurdenetako saioa eta bigarren postuan gelditzea lortu zuen Nahikari Gabilondoren atzetik.
Hala, momentuz horrela dago oiartzuarren sailkapena: Ander Lizarraldek finalaurrekoa jokatuko du Zarautzen, Alaia Martin zortzigarren dago 495 punturekin, Xamoa 11. postuan 490 punturekin eta Jon Martin hamahirugarren postuan 485,50 punturekin.