Saneamendu sarea eta gainontzeko azpiegiturak lurperatzeko lanen harira itxiko dute kalea, "proiektua idazten jarraitu ahal izateko"
Saneamendu sarea berritzeko lanen harira itxiko dute kalea
Pasaiako Udaleko Hirigintza Sailak jakinarazi duenez, hilabete honetan, hainbat egunetan, kalea ibilgailuentzako itxiko dute, garbiketa-kanpaina bat egiteko eta kolektoreak kamera baten bidez ikuskatzeko. Azaldu dutenez, lan horiek” behar-beharrezkoak” dira, saneamendu-sarea eta bestelako azpiegiturak lurperatzeko proiektua idazten jarraitzeko.
Honenbestez, kalea osorik itxiko dute asteazkenean (hilak 4); ostiralean (hilak 6); hilak 9an (astelehena); hilak 11n (asteazkena); eta hilaren 13an (ostirala). 12:00etatik 17:00etara itxiko dute egunero, eta tarte horretan ibilgailuek ezingo dute hirigune historikora sartu, ez eta bertatik irten ere.
Egingo dituzten lanen garrantzia kontuan hartzeko eskatu du udalak, eta sanjuandarrei laguntzeko eskatu.