Iztieta-Ondartxoko ekintza planaren gaineko lehen saio irekia egingo dute
Iztieta auzoan inauguratu berri den informazio eta parte hartze gunean izango da saioa, eta Kirol zein Trafiko zinegotzi ordezkari eta teknikariak izango dira
Iztieta-Ondartxo auzoan egiten ari diren ekintza planaren gaineko lehen informazio saio irekia egingo du udalak asteazkenean 19:00etatik aurrera. Iztieta auzoan inauguratu berri den informazio eta parte hartze gunean izango da saioa, eta Kirol zein Trafiko zinegotzi ordezkari eta teknikariak izango dira. Auzoaren gaineko informazioa eskatzeko eta galderak egiteko aukera izango dute auzotarrek.
Hilabete honetan zehar asteazkenero egingo direla informazio saioak jakinarazi du udalak. Hurrengo saioan, hilaren 11n, Hirigintza eta Hiri Mantenuko arduradunak izango dira bizilagunen galderak erantzun eta proiektuak azaltzeko.