Valentziaren kontrako partida jokatu zuen atzo OKEko Lehen Mailako taldeak. 8-0 gelditu zen markagailua.
OKEko neskak Valentzian
Valentziaren kontrako partida jokatu zuen atzo OKEko Lehen Mailako taldeak. Partida parekatua bezain gogorra espero zen, biak puntu berdinekin zeuden sailkapen orokorrean, baina Valentziako neskek nagusitasuna erakutsi zuten atzokoan euren etxean. Oiartzun defendatzen aritu bazen ere, azkenean 8-0 gelditu zen markagailuan. Kolpe gogorra oiartzuarrentzat, baina oraindik ere denboraldia luzea eta honek zer ikasia eman die.
Hala, sailkapen orokorrean 11. postuan daude zazpi punturekin.