9:30etik 14:30era bitartean Nafarroa hiribide osoa, Lartzabalgo biribilgunetik hasi eta Kaputxinoetako biribilguneraino itxita egongo da trafiko mota guztientzat.
Behobia-Donostia lasterketa dela eta trafikoan eta garraioan aldaketak egingo dituzte. Eremu handi batean eragingo dutela aldaketek esan dute Udaltzaingotik. Horrela, 9:30etik 14:30era bitartean Nafarroa hiribide osoa, Lartzabalgo biribilgunetik hasi eta Kaputxinoetako biribilguneraino itxita egongo da trafiko mota guztientzat. Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdigunea, etxeberriak, Oibet eta Iztieta auzoetatik pasako da lasterketa eta bertan ere egingo ditu aldaketak Udaltzaingoak.
Lartzabalgo bizilagunek auzotik ateratzeko Gi-2132 errepidea erabili beharko dute. Oiartzun aldera egiteko GI-2134 eta Donostia, Irun, Frantzia eta Hernanira joateko AP-8a. Errenteria aldera egiteko, berriz, Erdigunera joateko Jorge Oteiza, Egiburu Berri eta Pontikan barrena joan beharko dute. Eta kasko historikora sartzeko, Fanderian zehar Santa Klara biribilgunera irten beharko dute. Nafarroa hiribideko aparkalekuak Lartzabal eta Gabierrotako biribilguneen artean ezingo dute autorik aparkatu gainera, larunbateko 18:00etatik aurrera.
Taxi geltokia ere aldatuko dute lekuz iganderako
Gabierrota erabat itxita egongo da. Motozikleta, ziklomotore eta bizikletek Fanderiako auzoarekin lotzen dituzen bi zubiak erabili ahalko dituzte eta mugikortasun arazoak dituzten bizilagunek, berriz, baimena jasoko dute Touring etorbidetik barrena Fanderia auzotik sartzeko.
Fanderiako bizilagunek, Touring etorbidetik barrena Santa Klara biribilguneraino ezingo dute Garcia Lorca kalea erabili. Horren ordez, Jorge Oteizatik, agustinak auzoan barrena egin ahalko dute. Kasko historikora edo Erdigunera, azkenik, Agustinetan barrena edo Erdigunetik sartu beharko dute, eta anbulatoriora edo Iztietara sartzeko merkataritza zentroko aparkalekua erabili beharko da. Nafarroa etorbideko taxi geltokia, berriz, Biteri kalera aldatuko dute, mari Carmen loredenda parera.