Udalaren irudi korporatibo berria hautatzeko lehiaketa antolatu dute

Urtarrilaren 4ra bitartean dago proposamenak aurkezteko epea

Pasaiako udaletxeaUdalaren webgunea berritzeko prozesua abiatu dute, “edukiak hobetu  eta herritarrei zerbitzu hobea emate aldera”. Prozesu horren barruan, Pasaiako Udalak irudi korporatibo berria sortu nahi du, “modernoagoa”, eta lehiaketa bat abiatu du, udalarentzat logotipo berri eguneratua aukeratzeko. Prozesuan herritarren parte-hartzea bermatu nahiko luke udalak, eta horregatik, epaimahaia bertako elkarteek, merkatariek, enpresek eta herritarrek oro har osatuko dute. Haiek arduratuko dira udalaren logotipo berria aukeratzeaz. Oinarriak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Zehaztu dutenez, irudi berriak lau ezaugarri nagusi bete beharko ditu: sendotasun grafikoa, Pasaiaren identifikazioa, bistara­tze perfektua eta nahastezina, arazorik gabe aplika­tzeko modukoa izatea. Deialdiaren oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ikus daitezke.  2016ko urtarrilaren 4a arte dago proposamenak aurkeztekoa epea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.