Igandean egingo dute lehen irteera. 10:00etan abiatuko dira San Marko gotorlekuko sarreratik eta Lau Haizeta parkera joango dira narrastiak ikustera.
Aranzadi Zientzia elkarteak eta Errenteriako Udalak udalerriko anfibio eta narrastiak ezagutzeko bi irteera eta erakustea antolatu dituzte. 2013an hasi ziren ikerketa egiten, eta emaitzak 2016an argitaratuko dituzten arren, orain arte jasotakoa herritarrekin partekatu nahi dute. Horren harira, igandean egingo dute lehen irteera. 10:00etan abiatuko dira San Marko gotorlekuko sarreratik eta Lau Haizeta parkera joango dira narrastiak ikustera. Irteera bertan behera geldituko da eguraldi txarrarekin, eta haren ordez erakusketan zehar bisita gidatua egingo dute.
Bigarren irteera, hilaren 22an egingo dute eta ordu berean Susperregitik abiatuta Aiako Harria parke naturalera anfibioak ikustera.
Irteera horietan parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman behar dute. Horretarako 943 46 61 42 telfono zenbakira deitu dezakete edota
posta elektronikora mezua bidali. Irteera eguna baino bi egun lehenago itxiko dute izena emateko epea.
Argazki erakusketa
Errenteria-Oreretan zein inguruetan aurkitu daitezkeen anfibio eta narrasti espezien gaineko argazki erakusketa antolatuko dute, bestalde, hilaren 30etik abenduaren 12ra bitartean. Xenpelar etxeak hartuko du erakusketa, eta bertan, Euskal herrian dauden espezieen argazki apartak izango direla esan dute antolatzaileeek. Ramon Aranbarri argazkilariak egindako argazkiak dira erakusketa osatzen dutenak, eta testuak berriz, Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia Saileko kideek sortuak Gipuzkoako Foru aldundiaren laguntzarekin.