Azaroaren 9ra arte aurkez daitezke alegazioak zerrenda horiei. Informazio bulegoan daude zerrendak.
Hauteskundeetarako propagandarekin panelak
Abenduaren 20an Espainiako Gorteetarako hauteskundean egingo dira. Horren harira, eta hilaren 9ra arte, Lezoko hautesleen zerrendak jendaurrean daudela jakinarazi du Lezoko Udalak.
Behin-behineko zerrendak dira orain ikus daitezkeenak, akatsak edo bestelakoak egongo balira herritarrek aukera dutelako horiek aztertu eta alegazioak egiteko. Udaleko informazio bulegoan daude zerrenda horiek; astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era dago zabalik.