Eskura prozesuaren eztabaida fasea bukatu dute Oiartzunen eta orain ekarpenak onartzen diren edo txostena dagoen bezala bidaliko duten erabakitzeko unea da.
Eskura prozesuaren aurkezpena
Eskura prozesuaren eztabaida fasea bukatu dute Oiartzunen eta orain ekarpenak onartzen diren edo txostena dagoen bezala bidaliko duten erabakitzeko unea da. Horretarako, galdetegi bat betetzeko eskatu die oiartzuarrei Gure Esku Dago-k. Ahalik eta jende gehienen parte hartzea garrantzitsutzat jo dute.
Baldintza bakarra saretua egotea da. Norbaitek zalantzarik balu saretua ote dagoen, helbide
honetan begira dezake.
Oiartzuar gehienen iritziak jasota, txosten bateratua bidaliko dute eta azaroaren 18 inguruan ez-ohiko batzar nagusira eramango den behin betiko txostena egingo dute. Txosten hori azaroaren 21ean egingo den ez-ohiko batzarrean bozkatuko dute.
Galdetegia helbide
honetan aurki eta bete daiteke.