Egoera politikoaren irakurketa egin zuten epaiketa aretoan Goienetxeak eta epaitzen ari diren beste bost euskal presoek.
Goienetxearen lankideek elkarretaratzea oreretarra atxilotu ostean
Xabier Goienetxea Oreretako euskal presoa epaitzen ari dira Parisen beste bost euskal presorekin batera, eta horren harira, ezker abertzaleak autobusa antolatu du bihar parisera abiatzeko.
Astelehenean hasi zen Parisen Xabier Goienetxea, Iosu Urbieta, Joseba Fernandez, Izaskun Lesaka, Mikel Karrera eta Arkaitz Agirregabiria euskal presoen kontrako epaiketa, eta astelehenean bertan
idatzia irakurri zuten. Egoera politikoaren irakurketa egin zuten epaiketa aretoan eta horretarako, 2009. urte amairetik 2011. urterarteko kronologia egin zuten.
Hilabete iraun dezake Goienetxea eta beste bost euskal presoen aurkako epaiketak.