Indarkeria matxista irudikatzen duten argazkiak jaso nahi ditu Antiju Morik-ek
Jasotako argazkiekin kale erakusketa jarriko du; argazkiak aurkezteko azken eguna hilaren 20a da.
Antiju Morik talde feminista azaroaren 25ari begira jarrita dago eta argazki erakusketa bat jarri nahi du. Horretarako, indarkeria matxistaren aurpegiak islatzen dituzten irudiak bildu nahi dituzte; hala, jendeari argazkiak bidaltzeko proposatu diote. Gaia gogorra izan arren, indarekiaren kontrako borrokaren alde positiboak ere islatu daitezkeela adierazi dute taldetik. Argazkiak aurkezteko azken eguna hilaren 20a da eta helbide honetara bidali behar dira: