Luiziez babesteko sarea jarri dute mendi hegalean, baina konponbidea behin behinekoa da
Luizi baten ondorioz, itxi egin dute San Pedroko puntetako pasealekua
Duela aste batzuk gertatutako luiziaren ondorioz itxita egon da San Pedroko puntetako pasealekua, baina atzotik berriz ere dago zabalik.
Mendi hegala sare baten bidez babestu dute, eta horrek bidea erabat irekitzea ahalbidetu du, oinezko zein ibilgailuentzat.
Udalak egin ditu babes lanak, nahiz lurraren jabea ez izan. Pasealekua ahalik eta azkarren ireki zedin aurreratu dute dirua. Edonola ere, konponbidea behin behinekoa dela nabarmendu du udalak, eta lurraren jabeak mendi hegala behin betiko egonkortzeko obrak hasten dituenean, berriz ere itxi beharko dutela aurreratu dute. Hori noiz izango den, baina, ez dute oraindik zehazterik.
Udalak barkamena eskatu du, azken asteetan sortutako eragozpenengatik.